Bertsos - View details   To know more about this section

1988-07-02 Gaztelu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-07-02 Gaztelu Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Nekazaria zaitugunez eguneko lanak amaitu ondoren etxe atarian patxaran eserita eguzkia nola ezkutatzen den begira zaude.
Gaiari oharrak
BESTE IZEN BAT DU, EZIN DUT GOGORATU

Description

Melody
Moteil guk ere garai batean
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-07-02 Gaztelu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lanak eginda mendi ertzean
nago begira jarria,
eguzkiaren erretirada
hain dago gorri-gorria,
egun osoa pasa dezuta
iluntzera doa ia,
bihar goizean ere etorri
eguzki maitagarria.

Zuk eguzkitxo maitagarria
batere ez dezu kulpik,
baina eguna pasatu eta
ez det ikusten gauz onik,
hainbeste ordu sartzen ditugu
ta ez degu ikusten sosik,
baserritarrok ia ez degu
lana egiteko pozik.

Haragia (e)re sobre daukagu,
esnea gehiegi gero,
bakaziorik gabe lanean
hor gabiltza egunero,
gazte maiteak baserritikan
ezer ez degu espero,
gaur ura ere garestigo da
boteilan sartu ezkero.

O baserritar maitagarriak
hau hartu zazute nota,
ikusten bait det etorkizuna
dadukagula lur jota,
len esneari ur ttantta batzuk
inoiz oi genion bota,
baina gaur ez dago botatzerik
garestiago dago-ta.