Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-01-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Izagirre "Attola", Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Eguna (20. 1988. Donostia)
Représentación
1988-01-17 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Bertsolaris / Auteurs
Izagirre, Joxe "Attola"
Larrañaga, Anjel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Egun hauetan Sabrina abeslari Italiarra Euskal Herrian dabil. Hori dela eta Larrañaga mutil zaharra izango da eta Attola Sabrina.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1988-01-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Izagirre "Attola", Anjel Larrañaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Sabrina zentozela
Italiko mezuz,
irrati eta prensak
zebiltzan abisuz,
gertutik ikusteko
nengoen kapritxuz,
gustagarria zera
gorputzez ta petxuz.
Attola
Euskadira aurten det
lenengo bisita,
kunplitu beharra det
egindako zita,
dena berotu al zera
gaur ni ikusita?
Hobe etorri banintz
batoi hat jantzita.
Larrañaga
Zu ikustean nago
berotu xamarra,
jolaserako gertu
beti mutil zarra,
ni izanagatikan
txiki ta kaxkarra,
run dezun konpasean
jotzen det gitarra.
Attola
Gehiegi ez zazula
hemen abusatu,
indarra gutxitu ta
mingaina luzatu,
deríbora zertan orain
alperrik pasatu?
Zu gabe (e)re badaukat
zeinekin gozatu.
Larrañaga
Neretzat Sabrina ta
besteentzat sabrosa,
mutilzarrentzat behintzat
ez da karinosa,
aulsera dezutako
al zaude burlosa?
Nai dezunari eman
zeure mariposa.
Attola
Alperrik jarri zera
holako letxian,
jai ederra hadezu
nere igurtzian,
harritu egiten naiz
ikusi hutsian,
galduko bait zineke
nere gorputzian.