Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-10-11 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
1988-10-11 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gabon denoi hasieran
hauxe da albistegia,
gaurko egunak eman ditu
oso berri ugariak,
kongresutikan iritsi dira
batzuk ikaragarriak,
dimisioa aurkeztua du
Ardanza lehendakariak.
Nazioartea Txilek
dauka erabat kezkati,
oso gauza pozgarriak
entzun zaizka Pinotxeti,
azkenik ere sarrera libre
utzia dio Serrati,
eta esan du hark demokrata
jarraituko dula beti.
Ta kirolen berritara
pasatzera goaz horra,
gaur atleta haundi batek
berotua du motorra
Nikolas jaunak egina digu
benetan marka gogorra,
ehun metrotan hautsi berri du
mundu osoko rekorra.
Jakina da bihar dela
Kilometroen eguna,
jakina da eguzkia lagun
izango deguna,
besterik gabe arretagatik
mila-esker zuri laguna,
gaur honenbestez bukatzen degu
albiste emankizuna.