Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-03-12 Eskoriatza Sariketa [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1988-03-12 Eskoriatza Sariketa [Bertsoa] / Jon Sarasua
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
lkusten danez lengo urtean
gu ibili ginan flako,
egin genitun hanka sartzeak
poto ta mila holako,
eta geroztik gure zahar hauek
dute harrokeri franko,
hala uste dutelako (BIS)
baina gaurkoan gauza berdina
ez dezute aukerako,
txapel bakarra jaso zenduten
eta bizi guzirako. (BIS)
lazko urtean utzi genien
poz pixka bat eramaten,
gizajo hauen ilusioa
kolpetik ez zedin eten,
urte guzian aditu dira
«kristonak gera» esaten,
denak sinistu dezaten (BIS)
baina gaurkoan kostako zaigu
borondatetsu izaten,
kalbarentzako eros zazute
«boinas Elosegi» baten. (BIS)