Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-03-19 Markina-Xemein Plaza librea [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1989-03-19 Markina-Xemein Plaza librea
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Jon
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean
Gaiari oharrak
Gai librean aritu ziren eta saioan zehar zenbait puntu ikutu zituzten. Tartean Amerikan zebiltzan
herriko pilotarien greba zela eta jardun zuten, gero Arjeleko negoziaketara pasatzeko.
Sebastian Lizasok bertso bat honela bukatu zuen: Honez geroztik konpondu zuten / eskirolikan ez balitz.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-03-19 Markina-Xemein Plaza librea [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi
Gure Lizasok bere erasoak
bota dauzku nahiko gogor,
eskirol hoien ekintza beti
gelditzen da nahiko legor,
nahiz eta Bilbon manifestatu
hainbeste español jator,
bake santurik ez da Euskadin
Arjelelik ez badator.
S. Lizaso
Batzuek hemen gabiltz borrokan
beste batzuek aparte,
hango haizeak gureganako
hainbat albiste dakarte,
gure tartean egonagatik
horrenbeste hesi tarte,
segi borrokan gaur edo bihar
baina irabazi arte.
J. Lopategi
Gureganaino ailegatzen da
gudari hoien itzala,
ahaleginetan dabiltza eta
hori degu printzipala,
burrukagatik hartzen dituzte
gaur terrorista bezala,
baina guk hemen denok dakigu
salbatzaileak dirala.
S. Lizaso
Madril aldetik jarriagatik
aldrebes edo zelebre,
egunen baten egingo gera
geurea degunan jabe,
hau bihar bertan helduko balitz
Euskal Herrirako hobe,
hitzegiteko prest gaude baina
bururik makurtu gabe.
J. Lopategi
Horrexegatik jokatzen degu
bizi-bizi eta bero,
nahiz eta kontra jartzen jakuzen
gaur egun hainbeste ero,
zekorra ere geldi egoten da
katean lotu ezkero,
guk be(re) pakea nahi dogu baina
katea kendu ta gero.