Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-02-04 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1989-02-04 Azpeitia Jaialdia
Conducteur/trice
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Egaña, agindu eta bonba bota duena da, eta Sarasua, umezurtz gelditu dena bonba horrengatik.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-02-04 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Bonba bat bota behar izan det
horixe gauza tamala,
alperrik egin nuen agian
ezezkoan eginala,
konturatu naiz nola zauden zu
ume galdu bat bezala,
zu konturatu zeure aldetik
nik kulparik ez dedala.
J. Sarasua
Mundu hontara jaiotzen dira
hamaika zentzu galduko,
goitik datorren agindu txarra(r)i
egin ez diona uko,
haz politakin zatozkit baina
sarraskia da lekuko,
hoiek esanda halare ez zaizkit
aita eta ama piztuko.
Egaña
Arrazoi dezu bonba hoiekin
egin det sarraski pranko,
egin ondoren ez zazu pentsa
gelditu naizenik bapo,
zu ikustea barru barruko
zaztada da neretzako,
ez botatzeko erarik banu
sekula ez nun botako.
J. Sarasua
Nere bistatik aldendu zaitez
ez al da izango hobe,
zeuk egin dezun ekintza hori
da izen gabeko grabe,
agintaria ez zazu egin
erru guztiaren jabe,
haundi-maundiak ezer ez dira
zu bezelakorik gabe.
Egaña
Ez dakit nondik sortu zitzaidan
hain jokaera baldarra,
izango zera umezurtz utzi
nahi nuken ume bakarra,
nik egin nuen akats larria
dago konpondu beharra,
jakin nahi nuke izan nahi dezun
nere besotako haurra?
J.Sarasua
Egin duzuna ezin dut aztu
horren galduta ez nago,
indar militarra bait dijoa
gero eta gogorrago,
zapaldurikan dago gizona
ta emakumea gehiago,
ta hoien kontra ez dabilena
hoeiei laguntzen dago.