Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-07-27 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-07-27 Itziar Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertsolariak kantatzen askotan entzuten ditugu, baina askotan ez dugu jakiten bertsolariak, gaia jarri eta kantatzeko momentuan zer sentitzen duen.

Description

Air
Zer da gaur Donostian
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-07-27 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mikrofono aurrean
sarri izerditan,
gaia entzuten degu
zalantza haunditan,
zer eta nola esan
rima ta neurritan,
buruan arrazoiak,
odola korrikan,
hori sentitzen degu
segundu gutxitan. (BIS)

Bertsoa pentsatzen da
aurrekoz atzea,
baina gero zaila da
korapilatzea,
arrazoi ta ideak
ondo antolatzea,
zer etorri liteken
motz edo luzea,
parto bat bezela da
bertso kantatzea. (BIS)

Bertso batek badauka
arriskurik aski,
eta suspentse hortan
nola goi ta azpi,
sarri ez da izaten
nahi hainbeste asti,
ta bukatu baino lehen
badakigu noski,
nola aterako den,
ondo ala gaizki. (BIS)