Bertsos - View details To know more about this section
1991-07-27 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1991-07-27 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mikrofono aurrean
sarri izerditan,
gaia entzuten degu
zalantza haunditan,
zer eta nola esan
rima ta neurritan,
buruan arrazoiak,
odola korrikan,
hori sentitzen degu
segundu gutxitan. (BIS)
Bertsoa pentsatzen da
aurrekoz atzea,
baina gero zaila da
korapilatzea,
arrazoi ta ideak
ondo antolatzea,
zer etorri liteken
motz edo luzea,
parto bat bezela da
bertso kantatzea. (BIS)
Bertso batek badauka
arriskurik aski,
eta suspentse hortan
nola goi ta azpi,
sarri ez da izaten
nahi hainbeste asti,
ta bukatu baino lehen
badakigu noski,
nola aterako den,
ondo ala gaizki. (BIS)