Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Eguna (23. 1991. Donostia)
Représentación
1991-01-13 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk ere ilusio pixka bat bazenuen. ba, gizarajo horrek. Ez dezu suerterik izan. Errege bezperan jarri dituzu zerbaiten esperantzan zapatak, eta lo zaudela harrapatu egin dizkizute.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Gorrotxategi hi bobua haiz"
pentsa izan dei sarritan,
hori dela ta ari natzaio
neure buruari erritan,
pentsatze hutsak negar malkoak
sortzen dizkit bi begitan,
azkarragorik badabil hemen
ilargiaren argitan,
erregeena kontua degu,
lapurrarena egitan.

Takoi altua mutur zorrotzak
ta gainean lokarriak,
"cuarenta y cinco" numeroa ta
kolorez gorri-gorriak,
oihu edo zerbait egin behar det
entzun dezala herriak
zein antekristok eraman ditu
nere zapala berriak?
Alicante-ko Corte Ingles-en
erosi ta ekarriak.

Andrea ere errukitu zan
ni horrela ikusita,
merke aldiak zeudela eta
Bilbora azkar bisita,
gustokorikan ez nun aurkitu
pilan bilatzen hasita,
ta nolatan ez nun galdu nahi
gaurko Donostiko zita.
dotore asko hementxe nator
koinaduanak jantzita.