Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-06-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-06-01 Bergara Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Egin zagun kontu Sebastian beste planeta bateko izaki bat dugula eta beste planeta hoietako batetik munduari begira dago. Nola ikusten dek gure mundu hau?

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-06-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizakiari begira pasa
ditut nik une luzeak,
oraindik ere nabaitzen dira
diferentzi ta klaseak,
eta bi usai berekin ditu
mundu hortako haizeak:
Aberats denak gerran dabiltza
eta pobreak goseak.

Benetan diot tristea dala
dadukaten ikusmira,
inoiz begiak itxiak ditut
egon ezinik begira,
anaiak alkar hilagatikan
hoiei ez zaie kupira,
ta nabarmen da, danak alkarren
inbiriz bizi baidira.

Denen artean ezin partitu
goxoki edo pastela,
konpondu bidez etorkizunik
ez daukate bestela,
eta sinetsi erabakia
harturikan daukatela,
aurrerapena amestu eta
atzeraka goazela.