Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-06-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1991-06-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gizakiari begira pasa
ditut nik une luzeak,
oraindik ere nabaitzen dira
diferentzi ta klaseak,
eta bi usai berekin ditu
mundu hortako haizeak:
Aberats denak gerran dabiltza
eta pobreak goseak.
Benetan diot tristea dala
dadukaten ikusmira,
inoiz begiak itxiak ditut
egon ezinik begira,
anaiak alkar hilagatikan
hoiei ez zaie kupira,
ta nabarmen da, danak alkarren
inbiriz bizi baidira.
Denen artean ezin partitu
goxoki edo pastela,
konpondu bidez etorkizunik
ez daukate bestela,
eta sinetsi erabakia
harturikan daukatela,
aurrerapena amestu eta
atzeraka goazela.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra