Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Joxe Miel Argiñarena, Manolo Arozena

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Eguna (23. 1991. Donostia)
Représentación
1991-01-13 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Argiñarena, Joxe Fermin
Argiñarena, Joxe Miel
Arozena, Manolo
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxe Migel Argiñarena, enpresaria; Joxe Fermin Argiñarena, sindikalista eta Manolo Arozena, Haziendakoa.

Description

Air
Itxaspe aldian egin bazan hau
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Joxe Miel Argiñarena, Manolo Arozena

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Argiñarena
Alde batetik sindikalista
ta bestetik Hazienda,
hau zer gurutze dan ez dakien
nagusi txikirik zein da?
Jai eta aste lana besterik
gaur arte ez det egin da
hauengatikan daukat enpresa
txutik mantendu ezinda.
J.F Argiñarena
Negar zotinka zergatik zatoz
ta malko horik ixuritzen?
Kritika hori merkea dala
halaxen zait iruditzen.
Haziendaren pagaresetan
diru beltza du zuritzen,
gero besteangatik enpresan
txanponik ez inbertitzen.
M. Arozena
Neuk eskatuta egiten degu
burutzen degun bilera,
ez zait gustatzen bikote honek
daramakin ibilera,
nahiz alde pixkat badagoan hor
nagusitik langilera,
nik inpuestoak hartu nahi ditut
aurten hiletik hilera.
J.M. Argiñarena
Inpuestoak txuxen ordaindu
behar ditudala dio,
eta besteak ez detela egin
behar hainbat inbertsio,
alde batetik kontzientzi eza
bestetik hainbat presio,
ni zuen erruz aurkitzen naiz gaur
ez gogo ta ez ilusio.
J.F Argiñarena
Langilearen izerdi patsa
erosten dezute merke,
ta hileroko nominatikan
gutxi sobratu liteke,
Haziendako zozo-listo hau
berriz beti dator eske,
zuk egiñatik ez zera bizi,
lanean hasi zindezke.
M. Arozena
Sindikalistak beti izan du
arpegin nahiko azala,
baina ni ez nauk bildurtzen gaur
ikusirik honen itzala,
enpresaioa, esan didate,
Suizatik ibili dala,
laister aldegingo du honek
Alfonso Guerrak bezala.
J.M. Argiñarena
Defraudantea naizela eta
nere kontra hainbat seta,
aspaldi zuen amenazoez
nago poliki aseta,
borroka egin ezazu zeuk'e
nahi dan hainbat klaseta,
sosik gehiago ez det emango
hortan aspertu naiz eta.
J.F. Argiñarena
Adar igarrak denok ditugu
hortikan libre ez nago,
hauek bik elkar hartuko dute
nerekin baino lehenago,
pobreak gero ta pobreago,
aberatsak aberatsago,
horrela bada langileantzat
etorkizun beltza dago.
M. Arozena
Beltza dago bai etorkizuna
ta ikustea erreza,
hoik nere aurka hasi dira gaur
biak estu eta presa,
nagusi jaunak pagatu gabe
bazuen nere babesa,
batei lana nik kenduko diot
ta besteari enpresa.