Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-03-23 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Joxe Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-03-23 Andoain Jaialdia
Conducteur/trice
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Garmendia, Txomin
Lizaso, Joxe
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Pertsikoko gerra dela eta zer pasa zaizue burutik?

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-03-23 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Joxe Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joxe Agirre
Harrokeria zala medio
piztua zuten sasia,
nere ustetan gizatasunez
han zegoen eskasia,
bera dalako hainbeste milak
galduko zuten bizia,
oraindik hankan gainean dago
Hussein bigote luzia. (BIS)
Jose Lizaso
Ondo dakigu gerra txoroa
jarri zutela pizturik,
Europa dena hor utzi zuten
egin ezinikan lorik,
egia esan ez diot eman
nik garrantzitxo haundirik,
ez baida izan kapitalistan
truko gaiztoa besterik. (BIS)
Xanpun
Han erakutsi dutena hau da
ez dela anitz ajola,
ta gerla nahi zuen gizona
oraino zutik dagola,
gizontasunak ez dute uste
iraun dezakenik hola,
beden ez bedi debalde izan
han ixuri den odola. (BIS)
Garmendia
Gaur gizarteak berekin dauka
petrolio egarria,
hortik sortu zan guda bat eta
guda batek dun larria,
nola Irak ta Kuwait artean
aska behar lokarria,
errugabeak pagatu dute
hori da penagarria. (BIS)