Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-07-25 Ispaster Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-07-25 Ispaster Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Azpillaga, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda hitza
Sujet proposé
Zoriona.

Description

Air
Andre Madalen andre Madalen
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-07-25 Ispaster Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zorionaren hitza oraindik
ez dot oso apartian,
atzo alaba ezkondu zan da
hortaz oroitu gaitian,
andre gizonak bidaia egiten
hor juan dira batian,
da zoriona izan daiela
bizi diran bitartian.

Pozez dabiltzan gazteak beti
dute berekin laztana,
baina bizia luzea da ta
nola izango da azkena,
lehen'e ikusi behar dituzute
zeuen aita eta ama,
zoriona da mundu honetan
diruz ordaintzen ez dana.

Gaurko munduko ibilera da
aldi batzutan faltsua,
batzuek nahiago dute lana
beste batzuk deskantsua,
aberatsari ustegabean
urteten zaio otsua,
askozaz ere gauz hobea da
pobre ta zoriontsua.