Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-02-02 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-02-02 Zestoa Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Irakasle lanetan aritzen zara eta ikasle bat etorri zaizu esanez: "Nire gurasoak banatzera omen doaz eta aukeratu egin behar zeinekin jarri bizitzen. Nik biekin bizi nahi nuke. Zer egin behar det?"

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-02-02 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorabehera asko dira bizitzan
ez ibilbide bakarra,
garai bateko maitasun harek
sortu zintuen izarra,
ulertzen dizut egon ezina,
ulertzen dizut negarra,
biak bihotzez maitatu eta
bat aukeratu beharra.

Biak maite ta bat hautatzea
zaila dezu antz ematen,
konponduz gero zure bizitza
zorioneko ziteken,
baina ikaskaian zer ikasia
garbi daukazu esaten,
lagun arteko maitasuna're
ez da betiko izaten.

Deitutakoan al dan azkarren
zu biengana etorri,
erdi denbora amarengana,
bestea aitangana korri,
irrifar hori al dezunean
bieri berdin igorri,
berriz aita-amak elkar ditzaken
bakarra zera zerorri.