Bertsos - View details To know more about this section
1991-02-02 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1991-02-02 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gorabehera asko dira bizitzan
ez ibilbide bakarra,
garai bateko maitasun harek
sortu zintuen izarra,
ulertzen dizut egon ezina,
ulertzen dizut negarra,
biak bihotzez maitatu eta
bat aukeratu beharra.
Biak maite ta bat hautatzea
zaila dezu antz ematen,
konponduz gero zure bizitza
zorioneko ziteken,
baina ikaskaian zer ikasia
garbi daukazu esaten,
lagun arteko maitasuna're
ez da betiko izaten.
Deitutakoan al dan azkarren
zu biengana etorri,
erdi denbora amarengana,
bestea aitangana korri,
irrifar hori al dezunean
bieri berdin igorri,
berriz aita-amak elkar ditzaken
bakarra zera zerorri.