Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-02-22 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-02-22 Azkoitia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Txirritaren bertso baten amaiera: "Hau da txoriak gari artean gosiak egon beharra..."

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-02-22 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Baztartxo zaharrak txukundu digu
bere eskaparatia,
ahal dan bezela kunplitu degu
Laxaron borondatia,
Lizasok dauzka dozena puru,
nik Ducados paketia,
erre ezinda erreta nago
amorrazioz betia,
hau da txoria gari artean
gosez hiltzen egotia. (BIS)

Gaurko honetan hori ez degu
nere problema bakarra,
honuntz nentorren eta neskatxak
hor zebiltzan barra-barra,
batek keinua egiten zidan,
beste batek irriparra,
baina eraztun bat ere badet
ta hori ez da txatarra,
hau da txoria gari artean
goseak egon beharra. (BIS)