Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Manuel Lujanbio "Txirrita"

Datu pertsonalak

Nom
Lujanbio, Manuel "Txirrita"
Prénom et nom completes
Lujanbio Retegi, Jose Manuel
Naissance
1860 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
1936 Altza + Altza < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso-jartzailea

Information biographique

Biographie
Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da.
Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena.
Goizuetan Maiatzaren 31an saioa zuen. Hamaiketakoan gazta zaharra jan eta "oraintxe 150 kilo eztek gaizki " esan zuen (hauek omen bere azken hitzak) eta ondo ezik eraman zuten Gazteluenera. Bertan hiru egun eman zituen azken arnasa eman artean.

Bere kantukide ohikoenak Txintxua, Artzai Txikiya, Gaztelu, Telleri-Txiki, Saiburu, Pello Errota, Otañotarrak, Prantzes-Txikiya eta Artzai Txikia ziren.

Ez da oso ezaguna Txirritaren bat-bateko bertsogintza , ez behintzat ezagunena; baina bertsolari handia izango zen zalantzarik gabe, gure bertsolari mitikoetakoa baita. Txirrrita bertso-jartzailea da ezagunena, 10 duro kobratzen zituen sortako. Bertsoak gero inprimitu behar eta Makazagarengana jotzen zuen; langilea izan zen zeregin horretan eta izugarrizko ekarria egin zuen, kantitatez nahiz kualitatez. Xabier Lete kantari oiartzuarrari zor zaio hein handi batean bere obraren zabalpena eta ezagutza.

Bere ahotsa 1927an argitaratutako disko batean jaso zen. Disko horretan kantukide zuen "Asteasu" nor zen argitzeko hainbat hipotesi egon arren, Joxe Migel Bitoria "Aranbuerri" edo "Aranburu-Berri" zela argitu da.

Iturriak:
- 2018-04-21 Berria. Iragana orainari josteko beste hari bat. https://www.berria.eus/paperekoa/1787/026/001/2018-04-21/iragana_orainari_josteko_beste_hari_bat.htm ]
Ikus ere:
Diskaren kopia digitala entzungai hemen: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121 ]
Informazio gehiago, Euskal Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Manuel_Lujanbio

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
Ereñozun, 1874an

Autres travaux

Bat-bateko bertso ezagunenak
Argin andaluza -rena
Edozer gauza esaten degu... (Pello Errotaren Ari naizela, ari naizela... ri erantzunez)
Euskera (Bertso guduak 1935)