Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-11-12 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana
Bertsoa entzun |
1992-11-12 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euskarari eusteko
zen bihotzaren esana,
ta nolabait egin behar
ere hortarako plana,
maisu on bat bilatzea ere
genun lehenbiziko lana,
horregatikan joan ginaden
Abel Enbeitarengana.
Baietz eman da Lantzaden
lehenbiziko pausoa,
trastez beteta zegoen,
ez zen leku erosoa,
beraz konpondu behar genduen
lokalaren arazoa,
Txusta lagunak eskeini zigun
bere laguntza osoa.
Hortan hasi ginen bertan
idatziz lehenengo hitzak,
esaldi luzeak eta
piXkanaka atsotitzak,
berehalaxe egin genitun
idatzitako eskeintzak,
Araban iada hamar urte du
historian bertsolaritzak.