Bertsos - View details   To know more about this section

1992-11-12 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-11-12 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Enbeita, Abel
Bertsolaris / Authors
Gonzalez de Durana, Rikardo
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lehen esan dugu urte honetan Arabako bertso eskolen 10. urtemuga ospatzen ari garela. Hemen dago sorreratik gaur arte 10 urte hoiek pausuz pausu, aldapaz aldapa igaro dituen bat. Egin zak historia.

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-11-12 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskarari eusteko
zen bihotzaren esana,
ta nolabait egin behar
ere hortarako plana,
maisu on bat bilatzea ere
genun lehenbiziko lana,
horregatikan joan ginaden
Abel Enbeitarengana.

Baietz eman da Lantzaden
lehenbiziko pausoa,
trastez beteta zegoen,
ez zen leku erosoa,
beraz konpondu behar genduen
lokalaren arazoa,
Txusta lagunak eskeini zigun
bere laguntza osoa.

Hortan hasi ginen bertan
idatziz lehenengo hitzak,
esaldi luzeak eta
piXkanaka atsotitzak,
berehalaxe egin genitun
idatzitako eskeintzak,
Araban iada hamar urte du
historian bertsolaritzak.