Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-01-19 Donostia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Patxi Iraola, Mikel Mendizabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Eguna (24. 1992. Donostia)
Représentación
1992-01-19 Donostia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Bertsolaris / Auteurs
Begiristain, Juan Inazio
Goiburu, Florentino
Igartzabal, Euxebio
Iraola, Patxi
Mendizabal, Mikel
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Goierritarrak hain ezagunak egin zaizkigu euren ziri eta ateraldiekin, gaur Olinpiadetarako preparatiboetan ditugu: Begiristain, "salto de altura egiten"; Zeberio, pertigaz salto egiten; Mendizabal, sendagilea; Goiburu, maratoia korritzen; Patxi Iraola, 100 metro lisoak egiten; eta guztien prestatzaile, Eusebio Igarzabal.

Description

Air (txt)
Salto de alturan nabil

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-01-19 Donostia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Patxi Iraola, Mikel Mendizabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begiristain:
Salto de alturan nabil
denak hautsi nahian,
katiatzen ez banaiz
sartzen da listoian.
Zeberio:
Neuk'e ez dakit zenbat
saltatzen dutan,
globoa ematen dut
pertigaren puntan.
Mendizabal:
Hemen! Hemen!
Lau atleta lerden,
ikusi "Plena forma"n
ze ederki dauden.
Goiburu:
Ez pentsa marka txarra
egingo degunik,
Zeberiok saltuan
ta maratoian nik.
Iraola:
Indarra sobrean dut
neurriko pisuan,
danak hautsiko ditut
ehun metro lisuan.
Igarzabal:
Jator-jator
portatu nahi det hor,
latigoa hartuta
domadore nator.
Begiristain:
Gure pertigista hau
ezin da bigundu,
argi-postean gora
dijola ematen du.
Zeberio:
Saltari ona dala
berak hala dio,
ta ohira're bakarri-
kan ezin da io.
Mendizabal:
Kiloz, kiloz
osatuta gatoz,
belozidade gehio
hartzeko apropos.
Goiburu:
Igarzabalek ondo
nahi gaitu entrena,
astinduz latigo ta
akuilu eztena.
Iraola:
Itzai ta albaitero
hau da hau bikua,
gure entrenadore
eta medikua.
Igarzabal:
Jakin, jakin,
zer egin hoekin,
bi ohe jarriko ditut
neskazahar banakin.
Begiristain:
Bartzelonan oraindik
ez dute ikusi,
hain korrikari zaharrik
txapel eta guzi.
Zeberio:
Korrikarik ez dute
bukatuko lana,
sartu ezik ipurtzulon
piper gorri bana.
Mendizabal:
Ai, ai! Ai, ai!
kamila daukat zai,
markak hautsiko dira
hezurrak ere bai.
Goiburu:
Patxi txapelarekin
ikusten da nun-nahi,
ilargitan ez luke
nunbait korritu nahi.
Iraola:
Jantzi beharra daukat
buruan txapela,
azala urratzen dit
haizeak bestela.
Igarzabal:
Aizu! Aizu!
Txit prestu zaude zu,
txapel da parabrisa
zeurekin dituzu.
Begiristain:
Monjuich-aino saltoka
joango gera gu,
anabolizanteak
hartzen baditugu.
Zeberio:
Bartzelona aldean
aurten dira suertez,
"Dibujos animados"
Olinpiadan partez.
Mendizabal:
Denak, denak,
dauzkate kemenak,
galtza motzetan dira
ikusgarrienak.
Goiburu:
Ez jantzitzeko gure
galtza motzen moda,
meiku hanka okerren bat
berau izango da.
Iraola:
Hik'e maratoirako
sendoegi gantzak,
ipurmasail galantak
zango laburrentzat.
Igarzabal:
Eutsi! Eutsi!
Oraindik ez etsi!
Goiburu ipurdia
etxean ez utzi!
Begiristain:
Gero ligatzen para
beha'itut hainbat gau,
salton batean hausten
ez bazait beste hau.
Zeberio:
Bartzelonako neskak
dauzkagu somakin,
Barrio Txinon salto
pertiga motxakin.
Mendizabal:
Guiness, Guiness
liburua da prest,
baina markak ez dira
kabituko errez.
Goiburu:
Egiten ez badute
papel lorikoa,
gurekin hautsiko da
periodikoa.
Iraola:
Nunbait korritu gabe
ezin etsi nuan,
Olinpiadan edo
Barrio Txinuan.
Igarzabal:
Zailak, zailak,
hausten gure mailak,
ekarriko ditugu
golfoen medailak. (BIS)