Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1992-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik gai honetaz kantatu dut bai
orain baino lehenago,
testu honetan jartzen duena
gehienontzat argi dago,
gaurko gazteak jazten du holako
hamaika niki arraro,
hain modernoa ni ez naz baina
testuagaz ados nago. (BIS)
Gaur bostehun urte han joan ziran
soldadu eta fraileak,
geroni ere izanak gara
besteren lurren zaleak,
nahiz-ta gaur egun gu euskaldunok
izan negar egileak,
ez ahaztu inoiz gu ere izan
ginela zapaltzaileak. (BIS)
Etnozidioaz oroitzea
neretzat gauza gogorra,
oroimenean izan dezagun
historiaren zigorra,
izan gaitezen "Herri Indio
libratu eta jatorra",
era horretan ordaindutzeko
hoiekin daukagun zorra. (BIS)