Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-05-23 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-05-23 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Eskutan daukat "Bertsolaria" aldizkariko azken alea eta hemen agertzen da Peña Uliako sorginarekin, Maritxurekin. Gauza asko esaten omen zizkion. Nik parrafo bat irakurriko dizuet: ".... azkenik norbait atera behar eta Andoni Egañaren argazkia jartzen du mahai gainean, ea delako azeri hori bera ote den jakiteko. Bai, hau izan daiteke. Azeria baldin bada laister aterako da. O! Hobeto dezu kontuz ibiltzea. Zu baino gehiago dela uste du. Askoz gehiago dela du. Denek esan diote garaipena lortuko duela, oso ondo doala eta gainera balioko du. Nik ez det ezetzik esango, baina zu ez zaitu zapalduko. Zuk ez diozu utziko. Ez diozu utzi behar. Atera zuk hemendik hiru karta. Hiru karta. Ai, ene! Ze burruka duen mutil honek bere buruan! Erreta dago. Erabat erreta. Zentroa, burruka eta frakasoa adierazten dute, eta gogorrena frakasoa izan da. Erabat konbentzituta zegoen lehena zela eta onena. Bere baitan erabat konbentzituta zegoen irabaziko zuela eta muturreko haundi bat hartu du. Baina ez du hain errez etsiko. Honek gerra haundia emango dizu". Zer esan nahi du horrek?

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-05-23 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Neri Maritxuk kontatu dizkit
ez dakit zenbat histori,
joan orduko pasa barrura
eta eskutxoa tori,
gero azeri bat han agertu zen
ta ilea hori-hori,
dudarik gabe Egaña dela
azeri txar, gaizto hori.
Egaña:
Aparatoa ona du eta
hartu du zerbaiten usai,
azken aldian Peña ta biok
pintatu gaituzte etsai,
azeritxo hau dala medio
oilarra ez dago lasai,
leheno oilandak kentzen dizkiot,
laister txapela ere bai.
Peñagarikano:
Aldizkaria hortxe daukagu
ta badu bere gantxoa,
baina ez pentsa ni neu naizenik
zuk uste bezin mantsoa,
azerik baino indartsuago
beti izaten da otsoa,
eta Joxerrak lehentxo esan du
naizela Blanca Ochoa.*
* Blanca Ochoa Orioko madrinatzat izendatu berria zuten eta Peñagarikanok horren paperean egin
zuen bertso saio bat.
Egaña:
Azeria ta Otsoarekin
zer nolako kontrastea,
Peña ondoan izan beharra
ez al da gauza tristea?
Nere frakaso gertatu zan han
txapela ez irabaztea,
eta zurea hura merezi
zenuela sinistea.
Peñagarikano:
Amets egin dek ta esaten dek
baina ez dit sinetsiko,
gerora ere itxaropentsu
nik ez dit inoiz etsiko,
txapela kendu behar didala
esaten ez haiz hasiko,
nik ez zekiat galduko dedan,
hik ez dek irabaziko.
Egaña:
Gure Otsoa gaurkoan ez da
batere apal azaltzen,
lehenago ere ibilia da
bere fama hori galtzen,
alper-alperrik ari zerade
ez dizut ezer barkatzen,
gauza bakarra opa dizut nik:
asmatu zazula galtzen.
Peñagarikano:
Ta orain bera umiltzen hasi da
danok ohartu zerate,
ez zuen uste baina otsoak
gogor egin du atake,
hurrena ere ikusten nago
aterako dula kate,
hauek Zarautzen zerbaitegatik
txoro haize fama daukate.
Egaña:
Hara nolako guapoa degun
jator eta atsegina,
neska gazterik ez daukalako
kerida hartu sorgina,
txoroen hori kontatu digu
bera nigandik zekina,
izen bakarra merezi dek hik
oportunista zikina.
Peñagarikano:
Aizu nun-nahitan ez dira ikusten
ez nere antzeko perlak,
ta oportunista neri deitu dit
orain Zarauzko txepelak,
zarauztar hauek jaso dituzte
egiz pasara epelak,
orain ehun urte baleak alde
eta abenduan txapelak.
Egaña:
Berez piztia jaio zan eta
bota beharko larrera,
zuei pelota egin nahiean
txapeldunaren karrera,
orain artean nahiz-ta Zarautzek
eskeini bere harrera,
gaurtik aurrera ez hadi pasa
Zubigainetikan behera.