Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-09-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-09-04 Hondarribia Jaialdia
Gai-emailea
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Estitxu
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Herrian "Txipiron" deritzan aldizkari bat kaleratu da baina erdera hutsean. Jon Maia banatzailea izango da eta Esitxu, aldizkaria ikusteko irrika betean dagoen neska.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-09-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Hau ertetzeko lan gogorrean
jardun gera zenbait urtez,
hizkuntza hontan atera degu
jendearen borondatez,
dena erdera ederrez dago,
euskararik ez da batez,
hartu ezazu zure alea
eta ilustratu zaitez.
E.Arozena:
Ilustratzeko esan dit eta
ni harriturik bezela,
hemen nindoan kale ertzetik
beste edozein gaudela,
hau erdaratik hasi da eta
eroriko naiz bestela,
nik uste nuen nere herria
herri euskaldun bat zela.
Maia:
Rejionalismo ta utopiak
bazterren batean laga,
hemen aspaldi bukatu baida
folklorikoen algara,
hau da hau neska aldeanoa
aldeanorikan bada,
ez dituzu ba konparatuko
Cervantes eta Atxaga.
E.Arozena:
Nere parean saltzaile hauxe
dabil eztabaida bila,
baina oraintxe entzun zazute
nere mementu umila,
zeren bestela hoiek baino hobe
aurkitutzen dira mila,
erderaz leitu nahi duen hura
Espainara joan dadila.
Maia:
Txorakeriak entzuten ditut
hemengo kaletan zehar,
gure erdera ez da aurkitzen
euskara bezainbat mehar,
eta ez zazu hitzegin hemen
horren gaizki eta zakar,
ta Espainira joan nahi badezu
ez zera mugitu behar.
E.Arozena:
Arren saltzaile ez zaitez hasi
politikaren auzian,
bestela hemen jardun gaitezke
oso denbora luzian,
baina gauza bat burutan daukat
nere tristezi guzian:
Hizkuntza bera egiten dela
hemen ta Andaluzian.