Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-10-16 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Manuel Sein "Xanpun", Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-10-16 Lesaka Jaialdia
Gai-emailea
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Lizaso, Joxe
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Sein, Manuel "Xanpun"
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Labe Garaietako arazoa Euskal Herrian eta Españian eta bai beste naziotan ere ezaguna da gaurko egunean. Badakizue, Lesakan ere hortatik bizi gerala, eta badakizue hainbeste langile Euskal Herritikan Madrilera oinez doazela "Burniaren Martxa" bezala ezagutzen den horretan. Gaur Lermara iritsi dira, Burgosetik Lermara, eta langile haietako batzuk hemen egiten dute lana. Hemendik oso gertu, ehun metrora, eta ez da gaizki izanen bertsolarien animoak ere langile hoiei ematea.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-10-16 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Manuel Sein "Xanpun", Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Burnian Martxa Lesakatikan
Madrilerako zan hasi,
zeuen gogoa horrela bazan
guk zergatik galerazi?
Animo baina haruntz joateak
gehiegi ez du merezi,
lehen'e sarritan egin baidute
entzungor ta ezikusi.
Murua:
Burnizko Martxan zoaztenori
animo lagunak, aupa!
Jakin zazue gainontzekook
ai gera zuei oihuka,
nere buruak halare noski
kezka haundi bat badauka:
esku hutsean nola zoazte
armatutakoen aurka?
Euzkitze:
Iñakik dion arma premia
hutsean gera dedila,
nun ote dago etorkizunak
gorderik dun maratila?
Zuen etxetik abiatuta
triste zoazte Madrila,
seguru asko helduko ez den
laguntasunaren bila.
J.Agirre:
Biraje horrek izan dezala
behar hainbeste garrantzi,
hemendik erten da Madridera
aixa ez leike iritsi,
nahiz hankak mindu Madriltar hoiek
guretzat erruki gutxi,
baina ahal bada behar dan tokian
zuek hortzak erakutsi.
Xanpun:
Gure bizitzak bere oinarri
ez ote dauka burdina?
Baina denentzat ondorioa
ezin izan da berdina.
Hoxala gu ere bestekin betan
oinez iganak bagina,
senti araziz Madril aldean
Euskadik gaur daukan mina!
J.Lizaso:
Biderik-bide hortxe dijua
langile gizarajua,
esaten dute: Nahiago nuke
Madrida banintz heldua!
Beti bezela hor ari zaku
gaur agintari faltsua,
engainatutzen ote dabilen
dadukat errezelua.