Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-06-26 Donostia Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-06-26 Donostia Ekitaldipekoa
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarasua, Jon
Exercice
Hirunaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean
Gaiari oharrak
LIBREAN. "PROYECTO HOMBRE"REN BILKURAN KANTATUAK. BEGIRATU

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-06-26 Donostia Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Akabo gure negar malkoak,
akabo begi tristeak,
behin betirako ez dira izaten
gizonen buruhausteak,
aukera on bat egina dauka
hemengo jende gazteak,
ta aukeratzen jakin behar du
gizon ta andre "Askeak"*. (BIS)
* Askeak: Drogaren menpekotasunetik edo katetik askatu direnak.
J.Sarasua:
"Proyecto Hombre" ezagutu ta
pila bat harritu nintzen,
borondatea falta danikan
neri ez zait iruditzen,
ta ikusirik hemen guztiak
nola umorez dabiltzen,
Felix Azurmendi** ia ez da
bere galtzetan kabitzen. (BIS)
** "Proyecto Hombre" delakoaren zuzendaria.
Peñagarikano:
Ikuskizunak izan dira gaur
bat bestearen segidan,
beraz naparrak futbolean da
gipuzkoarrak sokatiran,
ta arabarrak saririk gabe
ikuskizunaren jiran,
jakin nahi nuke arabar danak
ea lotan egon diran. (BIS)
Egaña:
Gure Peña hau etorri zaigu
adar jotzeko planean,
goiz partetikan arabatarrak
aritu dira lanean,
ni Gasteizen bizi naiz orain
Dato-ren aldamenean,
eta bertsotan egin nahi nuke
arabarren izenean. (BIS)
J.Sarasua:
Atentzioa deitu dit niri
ezkerreko aldamenak,
badakizute zeintzuk diran hor
eseriz lasai daudenak,
hemen "Staf"ak* ez ote dira
ondoen bizi direnak,
gaur ere eurek jango zituzten
janaririk goxoenak. (BIS)
Peñagarikano:
Aldamenean ditudan hoiek
dute aurpegi galanta,
"Staf"* izena duten beroiek
badute nahiko zarata,
hiru baldintza jartzen dituzte
garaia badela eta:
apaizen lana, maisu oporrak,
ta polizien soldata. (BIS)
* Zaindari edo laguntzaileak.
Egaña:
Behin Lasaora joan ginan da
ze esperientzi apaina,
orain bertsotan jalgi nahi degu
bisita haren ordaina,
zahar eta gazte, andre ta gizon,
hau lagun talde bikaina,
"Staf"ekoak* kaskailu eta
eoskorrak dira baina. (BIS)
J.Sarasua:
Hemen jendeai adarra jotzen
pasa deu orain artea,
baina serio kantatzeko're
badaukat borondatea,
nik "Proyecto"a ezagutu nun
konbentzimentuz betea,
kontrol soziala ez da kontua
baizik libre izatea. (BIS)
Peñagarikano:
Luzaro ezin leikela jardun
eta hori da arazo,
nahiz eta jakin guri entzunez
batzuk pozik dauden oso,
orain momentuz bertsolariok
egin behar degu ixo,
atzean daude teatro zaleak
eta hoiei eman paso. (BIS)