Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-07-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-07-26 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Izeta, Nikolas
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Egañak atzekoen horoskopoa egin behar du: lana, osasuna, eta maitasuna kontutan hartuta.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-07-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure Lizaso osasunetik
zabiltza nahiko aldrebes,
baso mordo bat hustu ohi dezu
ta Montekristoak errez,
martxa honetan laister da gota
ta zirrosis ere errez,
zuk kamamila edan behar dezu
txanpaina edan beharrez. (BIS)

Lan kontuetan etorkizuna
nahiko beltza daukazu,
egiten ere ez dezu ikasi
bada nahiko enbarazu,
telefonoa eskuan hartu
negoziotan jo-ta-su,
diru pixka bat egitekotan
gutxio gastatu zazu. (BIS)

Bestetan gaizki baldin badabil
maitasunean akabo,
mutil resultoi ta fanfarroi bat
izan genuen lehenago,
ta orain berriz Michelin-eko
gizonan tipoan dago,
zure andreak ez zaitu maite
ta keridak gutxiago. (BIS)

Peñai're zerbait egin beharko
Sebastianen antzera,
osasunetik mukizu hori
hasia dago galtzera,
berriz da laister Euskal Herriko
Txapelketaren hasera,
Egañarekin akordatuta (BIS)
izango dezu ultzera.

Lanean berriz aterik ate
liburuak salduz zaunka,
zer eginikan ez da izaten
jendearen nahien aurka,
alper-alperrik zabiltza Peña
inola ezin da uka,
era hortako lan txatxu batek (BIS)
etorkizunik ez dauka.

Nexka kontuan saiatzen zera
bihotzez bejondeizula,
baina aspaldi behera begira
daukazu zure brujula,
neskatxa bati muxu ematen
ez det ikusi sekula,
beste azera pasako zera(BIS)
zerorrek ez dakizula.