Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-12-19 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Egun bedeinkatu hoietako bat izan dek hiretzat gaurkoa: Obran hengoela inspektore bat etorri dek eta kaskorik ez heukalako multa bota dik, etxera abitu eta kotxeko gerrikoa lotu gabe ekarrelako Ertzainek ere multa bota ditek.

Description

Air
Ai gure antzinako
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Agintariak beti
goitik agintzeko, (BIS)
baina ez pobrearen
kargak arintzeko,
zer arrazoi daukate
hola aritzeko?
Guri beti eskatzen
bizia zaintzeko,
ta berak armak egin
gizonak hiltzeko. (BIS)

Hau ez gero askatu,
ongi lotu hura, (BIS)
dena kontrolatzea
da hoien ohitura,
dena dela guretzat
da beti tortura,
ez ote leike bizi
bat bere kontura,
gizonak zertako du
hoinbeste lotura? (BIS)

Kontuz kaskoarekin!
betiko sermoia. (BIS)
Kontuz kotxe barruan,
jantzi zinturoia!
Kontuz alkolarekin,
bestela jipoia!
Kontuz txorta jotzean,
ez ahaztu kondoia!
Normal zer egin leike?
Hau mundu kabroia! (BIS)