Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1992-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Agintariak beti
goitik agintzeko, (BIS)
baina ez pobrearen
kargak arintzeko,
zer arrazoi daukate
hola aritzeko?
Guri beti eskatzen
bizia zaintzeko,
ta berak armak egin
gizonak hiltzeko. (BIS)
Hau ez gero askatu,
ongi lotu hura, (BIS)
dena kontrolatzea
da hoien ohitura,
dena dela guretzat
da beti tortura,
ez ote leike bizi
bat bere kontura,
gizonak zertako du
hoinbeste lotura? (BIS)
Kontuz kaskoarekin!
betiko sermoia. (BIS)
Kontuz kotxe barruan,
jantzi zinturoia!
Kontuz alkolarekin,
bestela jipoia!
Kontuz txorta jotzean,
ez ahaztu kondoia!
Normal zer egin leike?
Hau mundu kabroia! (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra