Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-06-20 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1992-06-20 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Beraz berpiztu egin beharko
aspaldiko sesiua,
txima harro hura izandu nuan
bizitzako soziua,
mutur luzeak gure etxean
jarri zun okasiua,
aizu txurrero txurroak kendu
hori det nik leziua!
Peñagarikano:
Frantzes euskaldun bat det ondoan
txuloa eta harrua,
baina hau berez baboa bada
nerea ez da errua.
"Neri emaztea kendu egin dit"
oin egiten du orrua,
bere emazteak nahiago baidu
txurreroaren txurrua.
Euzkitze:
Frantzes euskaldun hau beti izan da
gizon bat biziosua,
honen onduan ezin ziteken
pasatu bizi osua,
beste hau berriz mutil jatorra
bihotzean kriston sua,
txurro haundirik ez dauka baina
bai mutil karinosua!
Egaña:
Erreparatu zazute denok
txurreruaren kasuan,
zoritxarrean nere andrea
harrapatu zun lazuan,
zortzi amante ta bi kerida
bazitun gure auzuan,
nik kamisetik ez nun garaian
txaketa jazten baizuan.
Peñagarikano:
Karinosua deitu didazu
emazte bejondeizula,
denen aurrean eman didazu
egiz arrazoi mardula,
ta Elosuko entzulea zuk
ez zazu ahaztu sekula,
txurroz nik behintzat garai haietan
hau konkistatu nuela.
Euzkitze:
Lehengo senarra beti izan zen
nahiko petral ta ganberro,
neu karizika hasita ere
zenbat karraxi ta orro,
orain konforme bizi naiz baina
diruz ez gabiltza harro,
nahi badezute hamabost duron
daukat dozena bat txurro.
Egaña:
Nere andrea beti izan zan
jenioko ta lakarra,
txurrero honen txurroa berriz
txikia edo ttattarra,
ez ote degu nahiko desgrazi,
ez ote da zoritxarra,
baldin umeak ekartzekotan
Parisa joan beharra.
Peñagarikano:
Lehenago ere nik izan ditut
makina bat señorita,
ez al zerate zuek harritzen
gaur txurrerua ikusita?
Bere emazte panpoxarekin
sarri egiten nun zita,
lehen txurro saltzen ibiltzen nintzan,
orain txaketa jantzita.
Euzkitze:
Nere txurrero maitagarria
ezin zaitzaket gorrota,
maindire rosak jarri ditut gaur
ez bazaizu inporta,
berehalaxe berotzen zera
kamisa pixkat igota,
orain txurrua busti ezazu
kafesnia prest dago-ta.