Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Telleria, Millan
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Badakigu Iñaki Murua oso moko finekoa dela. Kontaiguk ea zer dakiken usaiei buruz.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuek guztion antzekoa det
nere sudurran barrena,
ta bereizketa egin dezaket
usai on eta txarrena,
ez da txukuna babarrunak jan
ta atzetik datorrena,
okerragoa zerritei edo
neumatiko erreena,
ta hoiek baino okerrago lehen
Oria ibaiarena. (BIS)

Klabelin edo arrosa usaia
hartuz sudur barrenean,
egun guztia pasa dezaket
liluraren zoramenean,
zer usai ona belar berdea
ontzen hasia denean,
edo ta lurra lehor egonik
euria ein ondorenean,
bai gure amaren eltzekoak'e
erretzen ez zaionean. (BIS)

"El Perfume"ko protagonistak
aina usai nahiz ez jaso,
alkohola edanda gorputz usaiak
egiten du enbarazo,
besapeko ta sexuai behintzat
egin behar zaio kaso,
baina neskatxek koloniari
egin zaiozue paso,
zuen izardi berri usaia
erotikoa da oso. (BIS)