Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1993-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsolaria ugari xamar
dala Gipuzko aldean,
ta noiz hasiko handik honuntza
bertsolarien galdean;
eskoletatik landare berri
ugari dator aidean,
urte gutxitan da aldakuntza
hartu dezuten bidean.
Oraindik atzo dala dirudi,
pasatua da denbora.
Manuel Lasarte fin-fina gendun,
zeinek hau ez du gogora?
Manolo hor dago, Estitxu eta
Silbeira badatoz gora;
aurki eskea iritsiko da
Gipuzkotik Nafarrora.
Bitan bakarrik gutxi deritzot
zabaldu Euskal Herrira:
Bizkai-Araban ere behar du
loratze horrek segira;
ta zu zalea lagundu holaxe,
ez egon geldi begira;
lehen ximurtuak berriro ere
loretzen hasiko dira.