Bertsos - View details   To know more about this section

1993-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-08-14 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Perurena, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur hemen, Naparroako herri batean, Gipuzkoako hiru bertsolari zaudete. Zer pauso eman behar dira Naparroan, Gipuzkoako hainbat herritatik hiru bertsolari naparren eskaria izateko?

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolaria ugari xamar
dala Gipuzko aldean,
ta noiz hasiko handik honuntza
bertsolarien galdean;
eskoletatik landare berri
ugari dator aidean,
urte gutxitan da aldakuntza
hartu dezuten bidean.

Oraindik atzo dala dirudi,
pasatua da denbora.
Manuel Lasarte fin-fina gendun,
zeinek hau ez du gogora?
Manolo hor dago, Estitxu eta
Silbeira badatoz gora;
aurki eskea iritsiko da
Gipuzkotik Nafarrora.

Bitan bakarrik gutxi deritzot
zabaldu Euskal Herrira:
Bizkai-Araban ere behar du
loratze horrek segira;
ta zu zalea lagundu holaxe,
ez egon geldi begira;
lehen ximurtuak berriro ere
loretzen hasiko dira.