Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-12 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-12-12 Markina-Xemein Jaialdia
Conducteur/trice
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hamabost urte ia igaro dituzte sei euskal presok kartzeletan. Hamabost urte bi-hiru metro karratutan. Zer egin duk hamabost urte hauetan hareek barruan direla? Akordatu al haiz eurekin?

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-12-12 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Inorentzako ez da atsegin
horrelako zoritxarrik:
hamabost urte lau metroetan
libertadean itxarrik.
Hemen bertsotan aritzea da
azken batean alperrik...
Urte hauetan zer egin dudan
ez daukat horren izparrik;
ez da nahikoa han daudenetaz
akordatzea bakarrik.(bis)

Hamabost urte argi gabeko
samintasunez beteak,
tristura digu bihotzeratzen
soilik hori esateak;
ordurik ordu, egunik egun,
pasatzen dira urteak
noiz puskatuko kateak eta
noiz zabalduko ateak;
baina kanpotik hautsi behar dira
giltzapetako kateak. (bis)

Ez gaitu inor aspaldi biltzen
benetako zorionak...
Hainbat izardi, hainbeste odol,
Herriagatik emonak;
gaur ere soilik etorri dira
bere negarraren sonak;
bildu gaitezen, saia gaitezen,
berdin andre zein gizonak.
Ea noiz diran Euskadirentzat
preso gabeko Gabonak! (bis)