Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-07-02 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-07-02 Asteasu Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek lau komunikabide zerate: Telleria izango da irratia; Peña, telefonoa; Lujanbio, telebista; eta Iratxe, egunkaria. Zuotan zein da garrantzitsuena gaur egunerako?

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-07-02 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria:
Aspaldikoa naiz sortzez ere
ta hainbat berri jaulkia,
horretarako bat behar eta
izan neike egokia;
ospean eta balioz ere
onentsuna irratia:
zuetara nik adierazten det
gertatu ohi den guztia. (bis)
Peñagarikano:
Egunkaria askok letzen du,
baina ez da gauza ona;
ta "Goizean Behin" programak ere
hemen badu bere sona;
nik telefonoz dei niezaioke
esanez hola moñoña;
zalantzik gabe telefonoa
da gauzik beharrezkona. (bis)
Iratxe:
Irratia ta telefonoa
telebista ere bertan;
egunkaria deitzen naute ni,
oso ona naiz benetan;
gu laurotatik neu naiz onena,
behintzat, neronen ustetan;
bestela ez zuten "Egunkaria"n
jaia egingo Iurretan. (bis)
Lujanbio:
Telefonotik mintzatzen gera
gehientsuok babo-babo,
irratia ta egunkariak
urruntasunan esklabo;
nik hau sarritan entzun det eta
gaur argitzeko prest nago:
Irudi batek balio baidu
ehun hitzek baino gehiago.(bis)
Telleria:
Kaja txikiak nahiz badituen
ospe ikaragarriak,
telefonoan bideak, berriz,
informazio urriak;
eta nik atzo eman nituen
zuek gaur irakurriak:
nereak atzo berriak ziren,
zuenak ez hain berriak.(bis)
Peñagarikano:
Gaur telebista "caja tonta" da,
jaunak, hemen ez da giro!
Alde batetik "El Precio Justo"
ta bestetik Urrusolo.
Lehiaketa ta konkurtso hoiei
begira zenbait mozolo,
telebista hori ikusi baino
hobe da butaka hortan lo. (bis)
Iratxe:
Irudiak asko balio dula
telebistak jo du alai;
barkatu, baina nik, telebista,
ez zaitut umilatu nahi;
zure hitz hori gogotan daukat
ta erantzungo dut lasai:
nik hitzak ondo bildu ditzaket
ta irudiak ere bai. (bis)
Lujanbio:
Somaliako gosea eta
Sarajeboko ikara,
telenobelen malkoak eta
umoretsuen algara,
neska gazteak bikinian ta
Robert Redforden patxada...
Deskribatzea alperrikan da,
ikusi egin behar da. (bis)
Telleria:
Ospe piska bat hartu zuen da
berez dijoa aurrera.
telefonoa nahiko garesti
ta egunkaria behera;
telebistatik bertsolariak
eta edozer mouz gainera;
zenbat balio dun telebistak
hortik kontuak atera! (bis)
Peñagarikano:
Jaun da andreok, etxe bat sutan
da gauza negargarria,
telefonoa degu onena
sortu ezkeroz larria;
egunkarian zabaltzen bada
era hortako berria,
suhiltzaileak etortzerako
erreko da baserria. (bis)
Iratxe:
Robert Redford ta holakoekin
telebistak irrintzia,
aspaldi hontan egunkaria
batzuk daukate ahantzia;
nire ustetan egunkariak
badu bere garrantzia:
bere orrietan biltzen da ondoen
herriaren iritzia. (bis)
Lujanbio:
Orain badago "Antena Tres" ta
"Canal Plus" ta "Tele Cinco";
eta Hitzetik Hortzera horri
nik diot kaso egingo.
Peña honek ere bere exitoa
bertantxe jo zuen bingo,
bestela oraindik ez zun neska bat
nolakoa dan jakingo. (bis)