Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-07-03 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-07-03 Beasain Jaialdia
Conducteur/trice
Eguren, Iñigo
Urretabizkaia, Pello
Gai-emailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Auteurs
Sorozabal, Jokin
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jokin, Olazar baserriko artzaia dugu. Gaur goizean ondoezik aurkitu denez, letxeroarekin bidali dio abisua medikuari. Une honetan Telleria albaiteroa etorri da.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-07-03 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria:
Zortzirak ziren, andrea ta ni
artean'e lotan geunden,
eta norbaitek ateai kolpe
ematen zion nabarmen;
esan didate: "Olazarrera
joan zaitea lehenbailehen!"
Hementxe nago eta egunon,
zer gertatutzen da hemen? (bis)
Sorozabal:
Albaiteroak badauka, nonbait,
hemen laguntzeko grina;
letxeroak zer esango zion
daukat konpreni ezina,
baina etorri zeran ezkero
hobe hasiko bazina;
ba al dakizu nola sendatu
nere hagineko mina? (bis)
Telleria:
Ez dakit letxe txarrean hartu
edo umore onean,
letxero edo artzaia norbait
dabil adarraren planean;
etortzeko, ta haineko mina
dula ta, aldamenean;
dentistarena emango zaitut
beruntza nihoanean. (bis)
Sorozabal:
Atzo gauean ohartu nintzan
nere ardiak jetzita,
oherakoan hagin aldean
mina neukala hasita...
Orain ezetza eman behar dizut,
zure plana ikusita;
hemendik ez naiz inora joango
ardiak hemen utzita. (bis)
Telleria:
Eoskor honi inbentoren bat
beharko diot kontatu,
ardiak utzi ta kalerantza
ezin badet apartatu;
igo sapaira ta lasto-liztaz
hagin zaharra amarratu.
Itxi begiak! Itxi ukabilak!
Zulotik behera saltatu. (bis)
Sorozabal:
Honek ederki kobratu ezkero
besteena bost inporta,
hala moduzko plana jarri dit
erdi eroa dago-ta;
barkatu, baina ez naiz hasiko
teilatutikan saltoka;
honek haginik ez dit kenduko
ta borda lurrera bota. (bis)