Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-07-25 Etxebarri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
1993-07-25 Etxebarri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Beraz jarri nau harri haundiai
hiru bertso kantatzeko;
nahiz ta serio hartzea igual
izango nuken hobeto,
katxondeora hartuta ere
aterako da ederto.
Nagoenean prestatu nahian
kirolerantza joateko,
horrelako bat erabiltzen dut
beroketak egiteko. (bis)
Urte pare bat ezagutua
daukat gutxi gorabehera,
Sarasuakin gentozenean
kotxea aparkatzera;
berriro bista hor eraman dut
harri haundian aldera;
begiratuta gustatu egin zait,
begiratu dut atzera,
bueltarakoan praketan sartu
ta eramango dut etxera. (bis)
Eramateko erabakia
hartua dut eta kito,
berriro hemen horrelakorik
iñork ez du ikusiko;
nire kuartoan jarri behar dut,
han, erdi erdian, tinko;
bere lekuan zeu, Gabixola,
jarriko zaitut, mutiko;
azken batean diferentzirik
ez baidute igarriko. (bis)