Bertsos - View details   To know more about this section

1993-07-25 Etxebarri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-07-25 Etxebarri Jaialdia
Conductor
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bueno Igor, hire gorpuztxo lirain horrekin hemen Etxebarrian dagoen harri haundi horrek ze pentsamendu sortu dik? Hiru bat pentsamendu.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-07-25 Etxebarri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beraz jarri nau harri haundiai
hiru bertso kantatzeko;
nahiz ta serio hartzea igual
izango nuken hobeto,
katxondeora hartuta ere
aterako da ederto.
Nagoenean prestatu nahian
kirolerantza joateko,
horrelako bat erabiltzen dut
beroketak egiteko. (bis)

Urte pare bat ezagutua
daukat gutxi gorabehera,
Sarasuakin gentozenean
kotxea aparkatzera;
berriro bista hor eraman dut
harri haundian aldera;
begiratuta gustatu egin zait,
begiratu dut atzera,
bueltarakoan praketan sartu
ta eramango dut etxera. (bis)

Eramateko erabakia
hartua dut eta kito,
berriro hemen horrelakorik
iñork ez du ikusiko;
nire kuartoan jarri behar dut,
han, erdi erdian, tinko;
bere lekuan zeu, Gabixola,
jarriko zaitut, mutiko;
azken batean diferentzirik
ez baidute igarriko. (bis)