Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Talderako bat zuen
hautatu beharra,
hemen kirol zaleek
bai badute garra,
txuria egon arren
edota igarra,
beste inork ez dauka
nik dedan indarra. (bis)
Egaña:
Kantatu duen hori
ez al da itsusi?
Peña ta nere artean
neroni nagusi,
esparragoan pinta
nork ez du ikusi?
Berrogei kilo ez da
kaka eta guzi. (bis)
S.Lizaso:
Talde itxurazko bat
nahi nuen zuzendu,
eta erronkan behintzat
bera nabarmendu,
Peña probatu nuen,
berehala kendu,
tira egin behar da
bultza egiten du. (bis)
Peñagarikano:
Nere moko txorrotxa
hain da bihurria,
baina nere indarrak
nun dauka neurria?
Ezkerrez jasotzen det
berrehuneko harria,
nik dedan indarra da
ikaragarria. (bis)
Egaña:
Peñak dauka indarra
kristona orduan,
indartsuagorikan
ba al da munduan?
Besoan bola dauka
Sansonen moduan,
baina ez det esango
nola egin duan. (bis)
S.Lizaso:
Zarauztar gaztea ere
dator borondatez,
baina indar gabea
neretzako kaltez,
ta Andoni bistatik
ezkutatu zaitez,
aurpegian kailoak,
eskuetan batez. (bis)
Peñagarikano:
Egañak esan duna
ez da horren txarra,
Sansonen ejenploa
zeuretzat edarra,
Sansonek bere ilean
omen zun indarra,
horregatik daukazu
hau kendu beharra. (bis)
Egaña:
Lizasok izan zuen
eskeintza doblea,
Peña exkaxa da ta
ni ez naiz hobea,
oraintxe pentsatu det
plan bat dotorea,
bakar-bakarrik jarri
entrenadorea. (bis)
S.Lizaso:
Ez da oso erreza
daukaten papela,
erabaki behar det
akabo bestela,
ta uste det zagero
jarriko naizela,
eta beste bi hauek
pañuelo bezela. (bis)