Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia
Gai-emailea
Elizagoien, Bittor
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
S.Lizaso dugu Sunbillako sokatirako entrenadorea, aurten kriston markak egin behar zituela eta iragarki batean jarri zuen ekipoa indartzeko zagero bat edo atzelari on bat behar zuela. Hauek biak aurkeztu zaizkio. Berak aukeratuko du.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Talderako bat zuen
hautatu beharra,
hemen kirol zaleek
bai badute garra,
txuria egon arren
edota igarra,
beste inork ez dauka
nik dedan indarra. (bis)
Egaña:
Kantatu duen hori
ez al da itsusi?
Peña ta nere artean
neroni nagusi,
esparragoan pinta
nork ez du ikusi?
Berrogei kilo ez da
kaka eta guzi. (bis)
S.Lizaso:
Talde itxurazko bat
nahi nuen zuzendu,
eta erronkan behintzat
bera nabarmendu,
Peña probatu nuen,
berehala kendu,
tira egin behar da
bultza egiten du. (bis)
Peñagarikano:
Nere moko txorrotxa
hain da bihurria,
baina nere indarrak
nun dauka neurria?
Ezkerrez jasotzen det
berrehuneko harria,
nik dedan indarra da
ikaragarria. (bis)
Egaña:
Peñak dauka indarra
kristona orduan,
indartsuagorikan
ba al da munduan?
Besoan bola dauka
Sansonen moduan,
baina ez det esango
nola egin duan. (bis)
S.Lizaso:
Zarauztar gaztea ere
dator borondatez,
baina indar gabea
neretzako kaltez,
ta Andoni bistatik
ezkutatu zaitez,
aurpegian kailoak,
eskuetan batez. (bis)
Peñagarikano:
Egañak esan duna
ez da horren txarra,
Sansonen ejenploa
zeuretzat edarra,
Sansonek bere ilean
omen zun indarra,
horregatik daukazu
hau kendu beharra. (bis)
Egaña:
Lizasok izan zuen
eskeintza doblea,
Peña exkaxa da ta
ni ez naiz hobea,
oraintxe pentsatu det
plan bat dotorea,
bakar-bakarrik jarri
entrenadorea. (bis)
S.Lizaso:
Ez da oso erreza
daukaten papela,
erabaki behar det
akabo bestela,
ta uste det zagero
jarriko naizela,
eta beste bi hauek
pañuelo bezela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra