Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-07-08 Lesaka Jaialdia
Conducteur/trice
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Auteurs
Elizagoien, Bittor
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Garai batean oso lagunak izan zineten, eskolako garaian. Baina biziak oso aldatu du zuen bidea. Hi Sebastian oso gizon aberatsa haiz. Hi Bittor eskalea haiz. Gaur hik Merzedesa aparkatzen duan lekuan Bittor aurkitu duk lo.

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Lagun ginenak gu orain gaude
uste eztako trantzean,
ustegabean hor bilatu haut
erdi lo kale ertzean,
nunbait bizitzak ez hau tratatu
merezi huen antzean,
altxa hortikan lo egitera
sartu hai nere kotxean.
Elizagoien:
Zaku batekin kalean nabil
ez naiz umore beruan,
merzedesakin adarra jotzen
al zabiltza zu onduan?
igual ez nintzen egongo hemen
orain nagoen moduan,
garai batean zuk aina diru
lapurtu izan banuan.
S.Lizaso:
Lagun nuena mintzatua zait
zitalki bezain serio,
ni aberats ta hau diru gabe
baina zer egingo zaio,
haizak laguna bizibidea
aldatu ezak propio,
dagon tokitik hartu behar dik
eskeak ez dik balio.
Elizagoien:
Nere ustetan zuzen zuzena
daramakit nik bidia,
lapurtu gabe esketik nola
lortzen duten nik ogia,
zu bezain garbi bizi naiz hemen
esaten dizut egia,
muturra daukat zikina bainan
kontzientzia garbia.
S.Lizaso:
Hik neretzako desafioa
soilik daukak mingainean,
gaizki esaka eraso didak
eskeintzaren ordainean,
arrisku latza jokatzen dek hik
utzi nahi haut jakinean,
mugitu edo nahiko lora duk
hilobiaren gainean.
Elizagoien:
Nere barruan eduki arren
hainbat gose eta laino,
oraindik behintzat ez naiz joango
hemendik hilobiraino,
orain bezela jarraituko dut
oraindikan oraindaino,
horrela bizi nahiago baitut
besteren kontura baino.