Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
| Bertsoa entzun | 
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Ez da ederra barru honetan
bizi degun egoera,
lau urtetako alabatxoai
esplikatu behar gainera;
eta zergatik nengoen hola
egin didazu galdera,
zu justiziaz ase zaitezen
gose greban hasi gera.(bis)
Ez ikaratu ta ez bildurtu
hemen alaba maitea,
geure gogoz ta borondatez
nahi degu hola egotea;
harri izkutuan jarri beharra
zegoen gure suertea,
gaurko gosea izango baita
biharko ase betea.(bis)
Denboraldi bat igaro behar
modu honetan honela,
gure burruka eta bidea
ezin ziteken bestela;
bainan pentsatu alaba maite
laister juango naizela,
eta orduan proba nahi nuke
zuk egindako pastela.(bis)
