Bertsos - View details   To know more about this section

1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia
Conductor
Garmendia, Jon "Txuria"
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bost egun iragan dira Alcalá-ko espetxean gose grebari ekin zeniotenetik. Gaur, zure lau urteko alaba etorri zaizu bisita egitera eta honela esan dizu: " Zergatik aita? "

Description

Melody
Orain bertsotan hasi nahi nuke
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez da ederra barru honetan
bizi degun egoera,
lau urtetako alabatxoai
esplikatu behar gainera;
eta zergatik nengoen hola
egin didazu galdera,
zu justiziaz ase zaitezen
gose greban hasi gera.(bis)

Ez ikaratu ta ez bildurtu
hemen alaba maitea,
geure gogoz ta borondatez
nahi degu hola egotea;
harri izkutuan jarri beharra
zegoen gure suertea,
gaurko gosea izango baita
biharko ase betea.(bis)

Denboraldi bat igaro behar
modu honetan honela,
gure burruka eta bidea
ezin ziteken bestela;
bainan pentsatu alaba maite
laister juango naizela,
eta orduan proba nahi nuke
zuk egindako pastela.(bis)