Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-10-22 Berriatua Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao, Jon Mikel Omagojeaskoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-10-22 Berriatua Jaialdia
Conducteur/trice
Basterretxea, Jose Luis "Altzalei"
Bertsolaris / Auteurs
Bilbao, Leire
Omagojeaskoa, Jon Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Newton zientzilari famatua grabitatearen legeaz jabetu ei zen sagar bat buru gainera jausi zitzaion batean. Zu Jon Mikel Newton izango zara, eta zu Leire sagarra.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-10-22 Berriatua Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao, Jon Mikel Omagojeaskoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Omagojeaskoa:
Kalera urten ta atzean utzi dut
nire etxeko atea,
deskantsu apur bat behar nuen da
hantxe utzi dut katea,
sagar ergel hau erori eta
buruan dut desastrea,
erdi odoletan utzi nau eta
hau da hau grabitatea.
Bilbao:
Ni sagar bat naiz ta zuhaitzetik
nola jausi naizen hemen,
Newton hauxe tontokeritan
be hasi zaigu nabarmen.
Bere burura jausi naiz eta
ni be bertan, "mekasuen"!
nik egindako tontorroi hori
aurretik ere bazuen.
Omagojeaskoa:
Urte askotan izan omen dut
serioaren ohitura,
baina egoera honetan ez dit
ezertxok ere ardura,
hau kolokoia, ene nun nago!
bota behar dut aingura,
zorabiotan ikusten ditut
masa ta abiadura.(bis)
Bilbao:
Masarekin ta abiaduraz
badu hainbat azterketa,
baina sorpresa bat ere lehendik
berari nion gordeta,
zuk hobe duzu gaur isiltzea
jarri aurretik erreta,
hurrengo baten hospitalera
bidaliko zaitut eta.
Omagojeaskoa:
Arazo denen giltza lortu dut
ezin egin orain uko,
beatzi koma zortzi bat metro
ta segundu karratuko,
dena erortzen da noizbait gorantza
bidali izan orduko,
etxera noa zeru guztia
hemen aurkitu orduko.