Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-06-24 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-06-24 Markina-Xemein Sariketa
Conducteur/trice
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi txapeldun ditugu, lehen piska bat pikean ibili dira, baina orain bakoitzarentzat bestea zer den azalduko digute bertsolaritzan, birtuteak eta hutsuneak.

Description

Air
Esateko ez naiz lotsa
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-06-24 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Behar da hasi ta segi
begiratuz alkarreri,
zer erretratu egingo dautzat
Egaña honeri,
abilidade gehiegi,
hor dabil beti igeri,
hutsuneak be eukiko ditu
baina etxakoz ageri.(bis)
Egaña:
Nola esan sei lerrotan
ehoa nere errotan ?
nik Amuritza maitasun neukan
gainera askotan,
San Juan inguru hontan
behin entzun nuen bertsotan,
maiteminduta erori nintzan
gure izarraren besotan.(bis)
Amuriza:
Horrek daukan fantasia,
nitzat zelako grazia,
ez al da egongo laguna koipe
emoten hasia?
Txapela irabazia,
ta nigandik ikasia,
izar bategaz maiteminduta
gero egin da galaxia.(bis)
Egaña:
Aitan bertsoen artea,
hura zen saio betea,
bertsolaritza ordudanikan
izan dut maitea,
ez da errez esatea,
aitortu eta pakea,
zuri entzunaz erabaki nun
bertsolari izatea.(bis)
Amuriza:
Irudimena nabari,
zorroztasuna ugari,
eta begira zer piropoa
bota dauztan niri!
Kolorea daukat gori
ahal da hainbat kategori?
bi txapel baino askoz gehiago
eskertzen dot aitor hori.(bis)
Egaña:
Aitortu dut azkenean,
hala egin dut gehienean,
"Nor dezu maisu" galdera inoiz
egin dutenean,
jarrai natzaio lanean,
maiteminduen planean,
ta hutsunerik ez da ikusten
maitemintzen geranean.(bis)