Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1994-09-30 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
Bertsoa entzun |
1994-09-30 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gerta dana gertatu da
ta ez dago sinisterik,
amenazoka dabiltza
baina ez nago tristerik,
autonomian arlo horretan
ez nun pentsatu joaterik,
biltzar horretan ez zegolako
gezurra baino besterik.
Ez joateko lehenengotik
nik egin nuen botua,
beharrezko izan balitz
banuen pentsamentua,
baina Felipek joan dan aspaldi
dauka bere pekatua,
lehenengo bete behar delako
Gernikako Estatutua.