Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1995-12-30 Elgoibar Jaialdia
Conducteur/trice
Elizburu, Izaskun
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek bi lagun zarete, biak mutilak. Nonbait oporretan zaudetela-eta kanpina hartu eta Karakate mendira joatea pentsatu duzue. Gaua pasatu da eta goizean biok zaku berean esnatu zarete.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Inuxente joan nintzan
egia esanda,
begiak itxi nitun
hain luze etzanda,
pentsatzen nuen zala
lotarako txanda,
halako baten zerbait
mugitu ta danba!
Mila esker Andoni
polita izan da.

Egaña:
Ausartu egin nintzen
kolpetikan tiran,
behin egongo bainintzen
horren egokiran,
bi besoak ipini
lepoaren jiran,
igurtzi bat lehenengo,
muxua segiran,
amets uste zinunak
ametsak ez ziran.

J.Sarasua:
Neskak behar nitula
guztiek esanik,
horrela behar zala
ez dakit jadanik,
nahiz ta gauzak ez diren
beltz eta ilunik,
polit samarra zinen,
hoi banekian nik,
baina ez nekin horren
polita zinanik.

Egaña:
Zakura sartu nintzen
nola edo hala,
eta gero ferekan
hasi berihala,
horixe da hori lagun
zintzo ta leiala,
ez zun atzera jotzen
aurrera jo ahala,
nik ere banekin zu
goxoa zinala.

J.Sarasua:
Uste nuen nintzela
beste guztien lain,
neskatxak ez nituen
sentitzen hain lirain,
mexpretxua ugari
begiraden ordain,
elkar ikusi dugu
gozo eta bikain,
helduleku berriak
badauzkagu orain.

Egaña:
Elkarrekin ibili
hamaika urtian,
ta ez ginan jabetu
biontzat kaltian,
gaur ez gera ibili
horrein apartian,
eta segi dezagun
lotura fuertian,
helduleku hoberik
ez den bitartian.

J.Sarasua:
Nere ate guztiak
dauzkat zabalduta,
izarrak ere horra
ezin itzalduta,
barrengo poz haundi bat
zergatik ezkuta?
Irabazi nahi dunak
ez du zer galdu ta,
goazen nere etxera
eskutik helduta.

Egaña:
Hau naturala da ta
zertan egon lotsez?
Nik maite-maite zaitut,
gainera bihotzez,
horrexegatik biok
gainezkatu pozez,
onena ze izan den
esan leike errez:
ez gerala lotsatu
gauekoaz goizez.

J.Sarasua:
Dana gaude biluzik,
ez galtza ez niki,
zorion hutsa zer dan
bihotzak badaki,
gaur arteko ezina
bihurtu da txiki,
guazen laster etxera
poliki-poliki,
baina oaindik ez zazu
zakua iriki.