Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Eguna (27. 1995. Donostia)
Représentación
1995-01-21 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Murua Joseba Arregi izango da eta Euzkitze Mª Karmen Garmendia. Batak utzi duen kargua besteak hartu du. Zer duzue elkarri esateko?

Description

Air
Anai-arrebak hementxe nator
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Garai batean zure ospea
iritsi zen urrutira,
zurea itzali eta gaur nere
izenak dauka dizdira.
Baezpada ezin egon ninteke
zuk eginari begira,
euskal hizkuntza eta kultura (bis)
altxako baldin badira.

Murua:
Ausarta izan naiz, ni ez naiz egon
goiko jaunaren esklabo,
neukan guztia ahal dan bezala
banatua det oparo:
telebistakin dena hitzartu det
Guggenheimekin lehenago,
eskuak libre dauzkazu baina (bis)
dirua lotuta dago.

Euzkitze:
Beraz txanponez loturik nauzu
baduzu hainbat meritu,
nik hala ere aurkituko det
behar aina zirrikitu.
Egunkarian akordioak
fama latzak izan ditu,
baina ekintza bakarrak ezin (bis)
kontzientziarik garbitu.

Murua:
Nekea neukan hori arrazoi
hargatik nere joatea,
egia da bai nik zabaldu nun
Egunkariko atea,
baita ere jasan AEKtikan
zetorkidan atakea,
zuk Mª Karmen goxa ezazu (bis)
Bertsolari Elkartea.

Euzkitze:
Bertsolariak zakar al daude?
Jesus, ezin det sinestu!
Berehalaxe hurbilduko naiz
gauzak baretzeko prestu.
Gainera orain Kultura dago
emakume baten esku,
guk lan gehiago egiten degu (bis)
beste sekreturik ez du.

Murua:
Hasiko dira irizain gisan
denak diru eramaten;
hasiko dira zure kontura
bat baino gehiago jaten;
nahiz andrezkoek, diotenez behintzat,
takto gehiago daukaten,
hala ta guztiz kostako zaizu (bis)
denen gustoa egiten.

Euzkitze:
Neretzat oker ibilia da
zure lanaren brujula,
nahiz zure ustez lortua duzun
emaitza pila mardula,
lan oso ona egin dezunik
ez dut sinestu sekula,
baina prentsari esango diot (bis)
bikaina egin dezula.