Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-05-13 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Juanjo Respaldiza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1995-05-13 Muxika Sariketa
Conducteur/trice
Enbeita, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Aritz
Respaldiza, Juanjo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aritzek Respaldiza detektibea kontratatu zuen emaztearen pausuak jarraitzeko. Gaur, emaztea eta detektibea biak aurkitu ditu ohean.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-05-13 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Juanjo Respaldiza

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi:
Ikertzaile honengan
jarririk arreta,
bera kontratatzeko
hartu neban beta.
Ohearen barruan
topau ditut eta,
zer Juanjo, zer moduz
doa ikerketa? (bis)

Respaldiza:
Miatzetik nenbilen
bai egun ta bai gau,
ta azkenean hemen
plantatu zara rau!
Ezin nuen gehiago
hortan egin barau,
orain biok dakigu
nola dabilen hau (bis)

A.Lopategi:
Ikertzaile hau ez da
aterako merke,
nere etxea bera
hartu dau aterpe.
Lana hasi zendun da
orain ondo bete,
ta informea idatziz
hartu gura neuke. (bis)

Respaldiza:
Sakonera jo gura
neuke laster hegaz,
baina dena egingo
nenduke patxadaz.
Enteratu behar da
gehiago denboraz,
besteren bat dagoen
enteratuko naz. (bis)

A.Lopategi:
Ohearen ertzetik
jarri naiz begira,
eta bi hauek nahiko
ondo ari dira.
Holako tipoekin
ezin leike fida,
hau Perry Mason* baino
hobeto bizi da. (bis)

Respaldiza:
Detektibe lanean
zelango indarra!
Horretarako bere
baneukan beharra.
Ez zaitut gehio gura
zuri jo adarra,
hauxe da ligatzeko
aukera bakarra. (bis)