Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1995-08-03 Usurbil Jaialdia
Conducteur/trice
Izeta, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok lagun minak izandakoak zarete. Ia urtebete daramazue elkar ikusi gabe eta gaur ostegunez Anoetako Bakearen Usoan egin duzue topo. Aldaia askatzeko eskatzen duen taldean dago Andoni eta hor ikusi du aurrez aurre Maialen, Euskal Herria askatu dioen pankartaren atzean.

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Urtebete pasa da ta
iritsi zaigu eguna,
ustegabeko lekuan
elkar topatu deguna.
Desberdina da nere eskea
ta zuk eskatzen dezuna,
halare dudan ez det jarriko
gure adiskidetasuna.

Lujanbio:
Garai baten izan ginan
biak elkarren antzeko,
orain adiskide gera,
ez nago prest etsaitzeko,
baina ez nuke denborik ere
edukiko bukatzeko,
laxoa jantzi beharko banu
falta zaigun bakoitzeko.

Egaña:
Lagun geran aldetikan
moldatu gintezke bare,
zuk mila jarri dituzu
nere bakarraren pare.
Nere eskea egizu zure
eta nik zurea nere,
horrein urruti ez gabiltza gu
elkar ulertzeko ere.

Lujanbio:
Onartzen det parez pare
dadukagun arazoa,
eta zuen egoera
ez dela bate gozoa,
baina mesedez kendu ezazu,
eman lehenengo pausoa,
politikoen hipokresian
ispilua den laxoa.

Egaña:
Neronek egina neukan
autokritikaren plana,
nahi bazenuke zeuk ere
hortan badaukazu lana.
Argi ta garbi kritikatzen det
herriko alkate laztana,
tripartitoak alkate eginda
honuntz etortzen ez dana.

Lujanbio:
Elkarrengandikan gertu
baina leku apartea,
pentsatzen jarri ezkero,
bide zuzena ote'a?
Hola hondatzen ikusten degu
guk gure herri maitea,
guziak ere hobe genduke
Gasteizera juatea.

Egaña:
Gu jende mordo bat gera
bata bestean hurrena,
halaber itzal haundia
aurreko talde horrena.
Ai, zenbat jende ikusten dedan
kafetegitan barrena!
Ta arrazoia bietan dago,
pasatzea da txarrena.

Lujanbio:
Nahastuta dabilzkigu
aurrea eta atzea,
sarritan ingurun dabil
Garra Zibilan haizea.
Hona litzake era hontara
guzti hau bideratzea,
mingaina geldi-geldik eukita
belarriak zabaltzea.